XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ihardunbidea: Batzordeak proposatutako marko orokorra Kontseiluak onartuz gero, Estatu elkartekideek, Batzordearen adostasunez, aplikazioko egitarau zehatzak aurkezten zituzten; egitarau hauek Batzordeak onestekotan haien finantzapenean eskuhartzen zuen.

EGAEFi buruz argitaratutako azken txostenean aipatzen diren elkarte-egitarauak hauek dira: Star (telekomunikazioen zerbitzu aurreratuak Elkartearen eskualde desfaboratuetara helerazteko), Valoren (tokiko energi ahalmenak hobeki ustiatzeko), Resider eta Renaval (siderurgiaren eta ontzigintzaren berregituraketek jotako lurraldeen ekonomi birmoldaketari laguntzeko), Stride eta Envireg (ikerketa eta garapen teknologikoko politika eta ingurugiroko politika koordinatzeko).

2) (EIEN) Elkartearen intereseko egitarau nazionalak.

Egitarau hauek, helburu nazionalekin ez ezik, Elkartearen helburu eta politikekin bat etorri behar zuten eta urteanitzeko ekintz multzo koherenteek osatuak egon behar zuten.

Kasu honetan, ordea, Estatu elkartekideen ekimenez sortzen ziren, eta Batzordearen adostasunez eginak egotekotan, honek haien finantzapenean eskuhartzen zuen.

3) Inbertsio-egitasmo zehatzak azpiegituran edo industri, artisautz eta zerbitzu-ihardueretan.

4) Garapen endogenoko ahalmenaren ustiatze-ekintzak.

- Horrela deitzen zaie, eskualde hauetako garapena bultzatzerakoan, kanpo-inbertsioetan oinarritu ordez, bertako baliabideetan oinarritzen saiatzen diren egitasmo zehatz eta koherenteko multzoei.

Egitasmo edo ekintza hauek eskualde bakoitzaren garabide berekiak zein diren bilatzen, bertako enpresa txiki eta ertainei sorosten, edota EGAEFen eskusartzeen egitarautze, prestatze tekniko eta aplikazioko lanetatik eratorritako gastuen finantzapenean laguntzen ahalegintzen dira.

5) Azterketak.

- Fondoaren eragiketez edo baliabideen erabileraren hobekuntzaz egindako azterlanak, alegia.

Aipaturiko egitarau, egitasmo edo azterketei zihoakien gastutik % 50-55 EGAEFek finantziatzen zuen; gainerakoa erakunde nazionalek finantziatu behar zuten.

Gorago aipatutakoez gainera, oraindik ere abian daude 1878/84 (CEE) erregelamendua indarrean sartu baino lehen onartutako eskualde-garapeneko ekintza berezi batzuk.

Hauen artean aipagarrienak Mediterraneoko Egitarau Integratuak dira.

1984eko erregelamenduaren arabera, EGAEFen baliabide-banaketa Estatu elkartekideen artean goiko-beheko muga-sistema bati (hots, urkilako sistema bati) jarraituz egiten zen.